Lege-oharra

Bilboko Portu Agintaritza (hemendik aurrera, BPA) web gune honen jabea da. Haren helbidea Campo Volatín 37, 48007 Bilbao da.

BPA da Bilboko Portua kudeatzeaz arduratzen den erakunde publikoa. Azaroaren 24ko 27/1992 Legea, Estatuko Portuei eta Merkataritza Ontziei buruzkoa dago indarrean, abenduaren 26ko 62/97 Legeak Estatuko Portuei eta Merkataritza Ontziei buruzkoak eta azaroaren 26ko 48/2003 Legeak, Interes Orokorreko Portuen Zerbitzu-ematea eta Araubide Ekonomikoari buruzkoak aldatua.

BPAk ez du inongo bermerik ematen, ez espliziturik ezta inpliziturik ere, web gunearen funtzionamenduaren edo informazioaren, edukiaren, softwarearen, materialen edo han sartzen diren produktuen inguruan, indarrean dagoen araudiak uzten duen neurrian. Halaber, BPA ez da web gune hau erabiltzeagatik sor litezkeen kalte-galeren, besteak beste, zuzeneko edo zeharkako kalteen erantzule.

BPA ez da web gune honen Zerbitzua eteteagatik edota aurrera joateagatik sor litezkeen kalte-galeren, zuzenekoen nahiz zeharkakoen, erantzule. Halaber, APB ez da erantzule egiten, Erabiltzaileak eguneratu gabeko edo ziurra ez den nabigatzaile baten bertsioa erabiltzerakoan edo nabigatzailean Erabiltzaileak pasahitza edo identifikazio-kodeak dituzten eragileak aktibatzerakoan erroreak eta segurtasun-arazoak sortzen badira, edota nabigatzaileak gaizki edo zehaztasunik gabe lan egiteagatik kalteak sortzen badira.

BPA ez da hirugarren lagunek web gune honen bidez ematen duten informazio datuen zilegitasunaren, edukiaren eta kalitatearen erantzule egiten.

BPAk ez du bermerik ematen web gune honetan zabaltzen, banatzen, argitaratzen edo gordetzen den informazioaren izaeraren gainean, ezta Erabiltzaileek, langileek edo hirugarren lagunek informazio hori erabiltzeko orduan ere.

BPAk ahaleginak egingo ditu, web gunea etengabe eskuragarri egon dadin. Halere, BPAk nahierara aukeratuko eta egingo ditu edozein unetan web gunea probatzeko, kontrolatzeko eta mantentzeko operazioak, horretarako prozedurak eta baliabideak edozein direla ere.

Honako egoera hauetan, BPAk, aldi baterako zein behin betiko, bertan behera utz dezake zerbitzu hau, eta Erabiltzaileak ez du horregatik kalte-ordainik jasoko: (i) mantenu lanetarako beharrezkoa denean, (ii) BPAko edo hirugarren lagunen ordenagailuen, sistemen edo sareen segurtasuna gordetzeko beharrezko denean (iii) BPAk eskaintzen dituen zerbitzuetan eragina izan dezaketen arrazoi operatiboek edo hirugarren lagunek hala eskatzen dutenean; (iv) ezinbestean. Xede horretarako, adierazpen gisa ulertuko da, ezinbestean, ez murriztaile gisa; (i) eragotzi ezin daitekeen edo, nahiz eta aurreikusi edo aurreikusteko modukoa izan, ezin eragotzi izan den erantzulerik gabeko gertaeretan; (ii) akatsak web orrialdeetara sartzeko orduan; (iii) akatsak elektrizitate- edo telefono-sarearen horniketan; (iv) hirugarren lagunek sortutako kalteak edo web guneari egindako erasoak (birusek), zerbitzuaren kalitatea kaltetzen dutenak eta BPAri eta Erabiltzaileari egotzi ezin zaizkionak; (v) hirugarren lagunei akatsak agertzean, datu-baseak edo web guneko gainontzeko edukiak emateko, hedatzeko, gordetzeko edo abian jartzeko orduan, (vi) hirugarren lagun horiei arazoak edo akatsak agertzen zaizkienean, informazioa jasotzeko eta lortzeko orduan edo web gunera sartzeko orduan.

Datuen babesa

BPAk ziurtatzen du, erabiltzaileek euren gogoz eman dituztela datuak, eta horiek isilpean gordeko direla eta ez zaizkiela beste batzuei bidaliko.

15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoak ezarritako datuak babesteko eskakizun guztiak aintzat hartzen ditu BPAk, eta horiek betetzeko helburuz, sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak bermatzen ditu BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAk. Eskubide horiek erabiltzeko, Bilboko Portuko Agintaritzaren Erregistro Nagusira bidali behar da eskaera, eta ‘Datuak babestea’ idatzi behar da gaian ( Campo de Volantín 37, 48007 Bilbao).